Deustuko Unibertsitatea

englishgaztelania
*

LADE

ESPEZIALIZAZIO MASTERRAK
Aurkezpena
Zuzendaritza Estrategikoko Espezializazio Masterra
Finantza eta Kontabilitateko Espezializazio Masterra
Nazioarteko Kudeaketako Espezializazio Masterra
Marketineko Espezializazio Masterra
Espezializazio masterretako 3. moduluko azken fasea: Donostiako aukera
Espezializazio masterretako 3. moduluko azken fasea: nazioarteko aukera

Hiru urte eta erdian enpresako edozein arlotako zuzendaritzarako prestakuntza orokorra jaso ondoren, Espezializazio Masterrek arlo jakin batean prestakuntza sendotzeko aukera ematen diote ikasleari. Horrez gain, ikasleari unibertsitateko curriculuma aukeratzeko eta diseinatzeko aukera ematen diote, bere interes eta joerak kontuan izanik.

ESTEk espezializazioko 4 master eskaintzen ditu, ikasleen artean arrakasta handia dutenak:
Zuzendaritza estrategikoa
Finantzak eta kontabilitatea
Nazioarteko kudeaketa
Marketina

Espezializazio masterrak hiru modulutan daude egituratuta. Lehenengo biak, bakoitza 22,5 kreditukoak, 4. mailako bigarren seihilekoan eta 5.eko lehenengoan ematen dira, hurrenez hurren. Biak dira lizentziaturaren barrukoak. Lizentziaturako proba orokorra gainditu ondoren, ikasleak lizentziatu titulua jasotzen du eta, horrekin batera, ziurtagiri bat, ikasleak egin duen espezializazioa aipatzen duena.

Hirugarren moduluak 33,5 kreditu ditu eta espezialitateko derrigorrezko 3 irakasgai ditu: lehenengoa 4. mailako 2. seihilekoan egiten da eta gainerako biak 5. mailako 1. seihilekoan. Gainerakoa (20 kreditu) hautazko irakasgai batek, irakasgai komun batek eta proiektuak osatzen dute eta ikasleak lizentziatu titulua lortutakoan ikasten da, lauhileko batean: urritik urtarrilera. Irakasgai horiek guztiak gaindituta, ikasleak ikasitako espezializazioko Deustuko Unibertsitateko Master titulua jasoko du.


ZUZENDARITZA ESTRATEGIKOKO ESPEZIALIZAZIO MASTERRA

Helburuak
- Ikasleak zuzendaritzako zeregina osatzen duten prozesuetako menderakuntza praktikoa eskuratuko du, espresaren beharrizan estrategikoei hiru mailatan erantzuteko: maila generalean, negoziokoan eta funtzionalean.
- Ikaslea gai izango da gidalerro estrategikoak eguneroko kudeaketara eramateko, lidergorako, berrikuntzarako eta konpromisorako, ekintzaile jarrerarako eta ikuspegi sistemikorako gaitasuna garatuz .

Lanbideko gaitasunak
- Enpresa ingurua eta bere eboluzioa ulertzea.
- Enpresa bakoitzaren potentziala baloratzea lehiako abantailen eraikuntzan eta abantaila horiek lortzeko estrategia diseinatzea.
- Prozesu, politika eta egiturarik egokienak martxan jartzea, enpresaren maila guztietan (korporatiboan, lehiakoan edo funtzionalean) etengabe eguneratzeko.

Laneko irtenbideak
- ETEak eta negozio bakarreko enpresak sortzea, martxan jartzea eta sustatzea.
- Kontsultoretza estrategikoa honako arloetan: sektore mailako ikerketetan, enpresen diagnostikoan, plan estrategikoak prestatzean, erakundeen analisietan, e.a.
- Zuzendaritza nagusiko laguntza arloak eta industri eta finantza korporazioen dibisio-egiturak, bereziki hauek: plangintza estrategikoko zuzendaritza, ikerketen zuzendaritza, antolaketako zuzendaritza, kontroladore estrategikoa, e.a.

Ikasketa plana
1. modulua: Analisi eta Diagnostiko Estrategikoa
  (22,5 kreditu)  (4. mailako 2. seihilekoa)
     Kudeaketarako kontrol estrategikoa
     Lehiatzeko ingurune bereziak
     Kanpoko informazio iturriak
     Prospektiba
     Industri antolamenduaren teoria
2. modulua: Erabaki estrategikoa eta zuzendaritzako gaitasunak (22,5 kreditu)  (5. mailako 1. seihilekoa)
     Enpresen sorkuntza
     Hazkundeko erabaki estrategikoak
     Informazio sistemen garapena
    Zuzendaritzako estiloak eta teknikak
    Kudeaketa estrategikoaren simulazioa

3. modulua:  Zuzendaritzako rola (33,5 kreditu)
   - Berariazko hiru irakasgai:
         Aholkularitza estrategikoa                 (4. mailako 2. seihilekoa)
         Karreren kudeaketa                           (5. mailako 1. seihilekoa)
         Aldaketa estrategikoko prozesua      (5. mailako 1. seihilekoa)
   - Hautazko irakasgai bat:
        Erronka estrategikoak                         (lizentziatura amaitzean)
   - Irakasgai komun bat urte horretan eskaintzen direnen artean
                                                                    (lizentziatura amaitzean)
   - Proiektua                                                (lizentziatura amaitzean )


 
FINANTZA ETA KONTABILITATEKO ESPEZIALIZAZIO MASTERRA
Helburuak
- Enpresaren finantza arazoei irtenbide arin eta egokiak eskaintzeko gai izateko beharrezko ezagutzak eta trebetasunak eskuratzea; enpresaren egoerari eta inguruari egoki zaizkion irtenbideak emateko trebatzea.
- Ikasleak finantza merkatuen ikuspegi globala eta beharrezko tresnen, tekniken eta metodoen menderatze teorikoa eta praktikoa izan dezala tresnok erabili ahal izateko.

Lanbideko gaitasunak
- Enpresak sortutako finantzetako informazioa egoki aztertzea, barruko ebaluazioan eta etorkizunari begira hartu beharreko erabaki estrategikoetan.
- Enpresaren finantza baliabideak eraginkortasunez kudeatzea, finantza merkatuek eskaintzen dituzten inbertsioko eta finantziazioko alternatiba desberdinak baloratuz.
- Finantza merkatuetan negoziatzea teknika eta produkturik berritzaileenei buruzko beharrezko ezagutzekin.

Laneko irtenbideak
- Enpresen finantza saila, arlo desberdinetako finantzetako plangintza, kontrola, diruzaintza, kontabilitatea, e.a.) zuzendari edo arduradun lanetan.
- Bankuak (diruzaintza, arriskuak, atzerriko saila, e.a.).
- Aholkularitza eta kontu ikuskaritza.
- Balioen agentzia edo sozietateak, analista edo merkatuko operadore lanetan.
- Inbertsio fondoen eta pentsioen kudeaketako sozietateak.
- Aseguru konpainiak.

Ikasketa plana
1. modulua (22,5 kreditu)  (4. mailako 2. seihilekoa)
      Finantza kontabilitatea II
     Aurrekontu kontrola
     Zerga kudeaketa I
     Finantza tresna etorriak
     Burtsa kudeaketa

2. modulua (22,5 kreditu) (5. mailako 1. seihilekoa)
     Auditoretza I
     Nazioarteko finantzak
     Finantza matematika II
     Diruzaintzaren kudeaketa
     Kudeaketa estrategikoko simulazioa

3. modulua (33,5 kreditu)
   - Berariazko hiru irakasgai:
         Finantza zuzendaritza II                                (4. mailako 2. seihilekoa)
         Kontabilitate eta zerga-arlo konparatuak      (5. mailako 1. seihilekoa)
         Enpresen balorazioa                                     (5. mailako 1. seihilekoa)
   - Hautazko irakasgai bat hauen artean:
         Auditoretza praktikoa: sarrera
         Zerga plangintza                                           (lizentziatura amaitzean)
   - Irakasgai komun bat urte horretan eskaintzen direnen artean
                                                                               (lizentziatura amaitzean)
   - Proiektua                                                           (lizentziatura amaitzean)


 
NAZIOARTEKO KUDEAKETAKO ESPEZIALIZAZIO MASTERRA
Helburuak
- Enpresek gero eta nazioarteko oihartzun handiagoari egin behar diote aurre beren harremanetan. Horrek esan nahi du etorkizuneko zuzendariek ezagutzak, nazioarteratzeko estrategia eta ekintza praktikoak diseinatzeko eta martxan jartzeko beharrezko trebetasunak eta jarrerak  garatu behar dituztela, bai izaera orokorra dutenak bai enpresako negozio eta funtzio-arlo desberdinetakoak.

Lanbideko gaitasunak
- Enpresa inguruetan funtzio-arloen kudeaketako teoria eta teknikak aplikatzeko eta nazioarteko ingurua aztertzeko gaitasuna.
- Nazioarteratzeko estrategiak diseinatu eta praktikan jartzeko gaitasuna: nazioarteratze orokorra, negoziokoa edo funtzionala.
Komunikaziorako, negoziaziorako, motibaziorako eta nazionalitate desberdinetako pertsonak mobilizatzeko gaitasuna.

Laneko irtenbideak
- Multinazionalak eta nazioarteko esperientzia duten enpresak: maila eta funtzio-arlo guztiak.
- ETEak eta nazioarteratzea behar duten enpresak: zuzendaritza orokorrean eta kanpoko merkataritza sailean, bereziki.
- Kanpoko merkataritzako aholkularitza eta kontsultoretza, bankuetako nazioarteko sailak edo atzerriko sukurtsalak, kanpoko ordezkaritza ofizialak...

Ikasketa plana
1. modulua  (22,5 kreditu) (4. mailako 2. seihilekoa)
     Nazioarteko merkataritza
     Kanpoko informazio iturriak
     Nazioarteko harreman juridikoak
     Nazioarteko teoria ekonomikoa
     Europar Batasuna

2. modulua (22,5 kreditu)  (5. mailako 1. seihilekoa)
     Munduko ekonomia II
     Nazioarteko finantzak
     Giza baliabideen nazioarteko kudeaketa
     Nazioarteko marketina
     Kudeaketa estrategikoko simulazioa

  3. modulua (33,5 kreditu)
   - Berariazko hiru irakasgai :
         Nazioarteko zuzendaritza estrategikoa      (4. mailako 2. seihilekoa)
         Kontabilitate eta zerga-arlo konparatuak    (5. mailako 1. seihilekoa)
         Nazioarteko logistika eta produkzioa          (5. mailako 1. seihilekoa)
   - Hautazko irakasgai bat:
      Nazioarteko alderdi sozio-politikoak
      Informazio sistemen garapena                      (lizentziatura amaitzean)
   - Irakasgai komun bat urte horretan eskaintzen direnen artean
                                                                            (lizentziatura amaitzean)
   - Proiektua                                                        (lizentziatura amaitzean)


 
MARKETINEKO ESPEZIALIZAZIO MASTERRA
Helburuak
- Ikaslea gaur egun merkatuko aldagaietan ezinbestekoak diren ezagutzez  hornitzea, edozein enpresatako marketin edo merkataritza arloa arrakastaz kudeatzeko gai izan dadin.
- Marketineko aldagai nagusi bakoitzaren ezagutzan eta aplikazioan sakontzea, bai maila estrategikoan bai operatiboan.
- Ikaslea aldagai horiek marketineko estrategia globalean integratzen trebatzea eta, aldi berean, enpresaren estrategia globalean ere bai.

Lanbideko gaitasunak
- Enpresa unean edo potentzialki zuzentzen diren merkatuen egoera aztertzeko gaitasuna.
- Enpresa baten marketineko estrategiari eragiten dioten inguruko aldagaiak eguneratzeko eta aurrea hartzeko gaitasuna.
- Marketineko estrategiak eta enpresa bateko marketineko planak diseinatzeko eta ezartzeko gaitasuna.
- Enpresa baten marketin eta/edo merkataritza saileko pertsonak kudeatzeko gaitasuna.

Laneko irtenbideak
- Industria, zerbitzu edo banaketa enpresa bateko marketin/merkataritza saileko zuzendaritza.
Enpresetako marketin /merkataritza sailetako ardurazko beste lanpostu batzuk: produktuko zuzendaria, zabalkundeko zuzendaria, eskualdeko zuzendaria, komunikazioko zuzendaria, ikerketako zuzendaria...
- Kudeaketa estrategiko eta operatiboko postuak marketineko zerbitzu profesionaletako enpresetan: marketineko kontsultoretzak, publizitate eta komunikazioko agentziak, marketin zuzeneko agentziak, merkatu ikerketako kabineteak.....

Ikasketa plana
1. modulua  (22,5 kreditu) (4. mailako 2. seihilekoa)
     Kontsumitzailearen portaera
     Merkatuko segmentuen ebaluazioa
     Merkatu ikerkuntza I
     Publizitatea eta sustapena
     Banaketarako sistemak

2. modulua (22,5 kreditu) (5. mailako 1. seihilekoan)
     Kontsumerismo
     Salmenten zuzendaritza
     Merkatu ikerkuntza II
     Nazioarteko marketina
     Kudeaketa estrategikoko simulazioa

3. modulua (33,5 kreditu)
   - Berariazko hiru irakasgai:
       Marketina eta teknologia berriak                       (4. mailako 2. seihilekoan)
       Sektoreko marketina                                         (5. mailako 1. seihilekoa)
       Marketin erlazionala                                          (5. mailako 1. seihilekoa)
   - Hautazko irakasgai bat : Marketin aurreratua     (lizentziatura amaitzean)
   - Irakasgai komun bat urte horretan eskaintzen direnen artean
                                                                                (lizentziatura amaitzean)
   - Proiektua                                                            (lizentziatura amaitzean)

 


 
ESPEZIALIZAZIO MASTERREN 3. MODULUAREN AZKEN FASEA: DONOSTIAKO AUKERA

Aurkezpena
- Matrikula egiteko epea: Matrikula 2009ko urriaren 7 eta 8an egingo da .
- Matrikularako administrazio prozedura kasu berezietan
3. Moduloaren Arau akademikoak
- Eskolaldiari eta azterketa egutegiari buruzko araudia

- Proiektua

Espezializazio master guztietako ikasketa planak hirugarren moduluan Proiektua izeneko irakasgai bat du, 11 kreditukoa, eta dena da praktikoa. Irakasgai honen helburu nagusia  hauxe da: ikasleak aztertu eta konpon dezala taldean, denbora jakin batean eta irakasle tutore baten ikuskaritzapean, Fakultateak edo enpresa laguntzaileek proposatutako enpresako proiektuetako bat.
Proiektuak diziplina anitzekoak eta ikasleak jasotako jakintzak integratuko dituztenak izango dira. Era berean, zuzendaritzako zenbait trebetasun garatu eta hobetuko dituzte, besteak beste: iraupen luzeko lanaren antolaketa, funtzioen espezializazioa eta koordinazioa, denboraren kudeaketa, txostenak aurkeztea, pertsonen arteko komunikazioa eta talde-lana.
Enpresa sortzeko proiektua, Herrialde-ikerketa proiektua eta berariazko proiektu modalitateez gain, laugarren bat ere badago: enpresako praktika. Azken modalitate honetan, bi aukera daude:
- Fakultateak proposatutako praktika.
- Ordaindutako laneko praktika/jarduera (hau da, 'lehen enplegua'), ikasleek proposatuta.

"Proiektuari" buruzko informazio gehigarria
-
Irakasgaiaren fitxa-programa

- Eranskinak
- Bete beharreko dokumentazioa, baldintzak eta epeak .

 

- Espezialitateko hautazko irakasgaien programa :
Zuzendaritza estrategikoa:      Erronka estrategikoak
Finantzak eta kontabilitatea: Finantza Egoera Orrien Kontsolidazioa
                                                   Zerga plangintza
Nazioarteko kudeaketa:         Nazioarteko alderdi sozio-politikoak
Marketina:                                 Marketin aurreratua


- Hautazko irakasgai komunen programa :
Karreren kudeaketa
Berrikuntza eta nazioarteko lehia
Internet Business Services


- Ordutegia
- Eskola egutegia
- Tasak
Argibideak:

Argibide gehiago lortu nahi baduzu Espezializazio masterren hirugarren moduluko azken faseari buruz, jar zaitez harremanetan Amaia Arizkuren, fase horretako tutorearekin.
E-maila:
aarizkurr@ud-ss.deusto.es
Telefonoa: 943 32 66 00


ESPEZIALIZAZIO MASTERREN 3. MODULUAREN AZKEN FASEA: NAZIOARTEKO AUKERA

- Araudia

Modalitate hau aukeratu duten ikasleek Nazioarteko Harremanetan bere garaian eman zitzaien 'Ikasleen Trukerako Nazioarteko Programako Araudia' bete beharko dute; bertan aurkituko dute interesgarri den oinarrizko informazio guztia. Kontsultatu ikasleen intraneta.

- Tasak

2010ko irailak 08

Deustuko Unibertsitateko gradu berriak